2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Hemen duzue Euskararen Egunerako ikasiko dugun abestia.


Euskararen Eguna gure eskolan

Abenduaren 3an gure eskolan ekintza dibertigarriak egingo ditugu: dantzatuko dugu, abestuko dugu, marrazkiak margotuko ditugu, bideo bat grabatuko dugu, guk maite ditugun hitzak kartel batean itsatsiko ditugu...
Baina,euskaraz ez dugu  hitz egin behar egun batean bakarrik, gure hizkuntza denez egunero hitz egin behar dugu.Horregatik, inoiz ez ahaztu idazle eta musiko ospetsu batek esan zituen hitzak:

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik"
                                                                 J. A. Artze

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara.1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.