2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

AGATE DEUNAREN HISTORIOA


Heldu zaigu, berrriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen  k.o. 230. urtean.Neska ederra omen zen eta garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik, Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion ; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokatua ere bada zenbait herritan.

Agate Deunaren inguruan Euskal Herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta,
Bizkaiko zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean,, baserrietako soro eta baratzetan, kandelario egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren.
Tradizioak zioen egun horretan ezin zela garbiketa lanik egin.

Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea.
Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.


2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

DURANGOKO  AZOKA

Durangoko Azokak aurten 50 urte beteko ditu.
Berezia izango da Durangoko Azokako aurtengo edizioa.
-5 egun. Abenduaren 4tik 8ra.
-250 ekitalditik gora:kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, ikuskizunak eta abar.
-249 erakustoki egon dira.
-350 nobedadeak aurkeztuko dira: 228 liburu, 63 disko, 19 aldizkari eta 18 argitalpen elektroniko.

2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Hemen duzue Euskararen Egunerako ikasiko dugun abestia.


Euskararen Eguna gure eskolan

Abenduaren 3an gure eskolan ekintza dibertigarriak egingo ditugu: dantzatuko dugu, abestuko dugu, marrazkiak margotuko ditugu, bideo bat grabatuko dugu, guk maite ditugun hitzak kartel batean itsatsiko ditugu...
Baina,euskaraz ez dugu  hitz egin behar egun batean bakarrik, gure hizkuntza denez egunero hitz egin behar dugu.Horregatik, inoiz ez ahaztu idazle eta musiko ospetsu batek esan zituen hitzak:

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik"
                                                                 J. A. Artze